Páginas

viernes, 3 de agosto de 2012

DIMAKO GAZTEAK ARRAUN TALDEAN

Hogeitahamarrenbat gazte Dimoztar egon dira gaur goiz partean arraun taldean. Instalazioetan bizitalditxo bat egin eta gero arraunean be ibili dira.
Ondoren Marmitakoa jan dabe herriko taberna batean eta gero .... gero, salvese quien pueda!

miércoles, 1 de agosto de 2012

KONTXARAKO IZENA EMON DA.

Aurton Donostiako estropadan egongo da Elantxobe. Izena emon da eta honenbestez aspaldiko partez Elantxobe Kontxako estropadan egongo da.

4. sailkapen nagusian.

Getarian bigarren ziabogan akatz larria izan eban taldeak eta ziaboga estriborretik hartu eban. halan da be hiru eta laugarren luzeetan Artarrik ez eban bururik makurtu eta azkenean 8. postuan amaitzea lortu eban. Domekan barriz hirugarren postu handia lortu eban taldeak, zapatuko golpeari aurre egin eta taldeak berme handiagaz egin eutson aurre lekeitioko frogari. Hirugarren izan zan Orio eta Soteraren atzetik.
Orain sailkapen nagusian 4.enak gara, Orio 17 puntutara dago, Sotera 7 puntura eta Isuntza puntu bakar batera.