Páginas

miércoles, 28 de marzo de 2012

Balea Elantxoben

Azkenengo egunetan Piraguista batzuk ikusi eben Ogoño inguruan (Youtobe-n be ikusi dezakegu uretan balea). Ba azkenean hil egin da eta Lapatzan agertu da. Juanfrak eta Laurak  emon eben abisue SOS deiakeri eta teknikariak  berehala bertaratu dira.
Gaur ataratekoa zan

jueves, 22 de marzo de 2012

SASIETAKO ARGAZKIAK





lunes, 19 de marzo de 2012

BILBA MEMORIALA

Bederatzigarren geratu da Artarri "Bilba" memorialean. Deusto Arraun Taldeak antolatuta aurredenboraldiko estropada Elantxobeko Traineruak maila  ona emon dau. Luze bi eta ziaboga bateko estropada izan da eta lehenengo luzea hamar minutuko luzean denbora bikaina egin zuen Elantxobek, bigarrenean justuago ibili ziren mutilak. Halan da be  geldiro geldiro denboraldia hurbiltzen doie eta Artarri be bere aurkariengandik gero eta hurbilago kokatzen doie.
Orio izan zan irabazlea. Gipuzkoarrak denbora onena egin zuten  eta hau azpimarratzekoa da KAE 1 ligako trainerua izanda San Miguel Ligako traineruen aurretik geratu zalako.
Bestalde zapatuan Batelen liga bertan behera geratu zan eguraldi txarra dala eta , halan da be promoziokoek egin zuten estropada eta Eneko, Josu, Zuberoa, Jabi eta Kattalinek osatutako batela 6.poztuan geratu zan.

jueves, 15 de marzo de 2012



ASTEBURUA

Asteburu honetan batelak eta trainerua izango dira lehian.
Batelak betikulez Sestaon jokatuko dan bizkaiko ligan parte hartzen izango dira. Aste honetan  lau batel izango ditugu uretan. Promozio eta kadete maialan  bana eta senior mailan bi.
Hau Zapatun izango da Domekan barriz Deuston jokatuko dan "Bilba" memorialan parte hartuko dau Artarrik.

viernes, 9 de marzo de 2012

BATEL LIGAK AURRERA JARRAITZEN DAU.

Asteburu honetan estropada berri bat jokatuko da Sestao aldean. Bi ziren egitekoak baina Domekakoa bertan behera geratu da Federazioari ezinezkoa izan jako eta hau antolatzea.  Bost batel izango doguz lehian bata promoziokoa, beste bat infantil maialakoa eta beste bat kadete mailakoa. Nagusiek bi batel atarako dabez.

lunes, 5 de marzo de 2012

BATELAK AURRERA.

BATEL ligako hirugarren jardunaldia be jokatu da. Nagusietan hirugarren poztua lortu zan zapatun Sestaoko La benedictan jokatutako estropadetan. Denbora  9:20 izan zan eta aurretik Getxo 9:15 eta Kaiku 8:56 sailkatu ziren.
Umeetan barriz Kadeteak, infantilak eta promopzioko  batelak aurkeztu ziren.
Datorren asteburuan jardunaldi bi izango dira jokoan.