Páginas

domingo, 26 de febrero de 2012

ORIAKO JEITSIERA ETA BATEL LIGA

Asteburu honetan  Elantxobe Arraun Elkartea Bizkaiko batel ligan eta Oriako Jaitsieran egon da. Umeek pasadan asteko emoitzak hobetzea lortu dabe  eta kadete maialan geldiro geldiro aurrera egiten ari dira. Atzokoan 18tik 14. bukatzea lortu eben  euren tanda irabazi ondoren , infantiletan hamaikagarren geratu ziren eta Promozioan laugarren.
Trainerua barriz geldiro geldiro   aurrera doa  prestaketan. Zapàtun Orion  froga berri bat izan zan eta  21. poztua lortu eben nagusiek. Ligako aurkariak izango direnak hurbil egon ziren  bai goitik bai behetik. Hondarribiak irabazi eban Orioko estropada eta bertan 57 ontzik parte hartu eben.

Arraunbizkaia.net eta Orio arraun taldearen orrian emoitzak.

martes, 14 de febrero de 2012

UDALAGAZ BATZARRA.

Domekan hilak 12, Koldo Olagibel Elantxobeko Alkatea Elantxobe Arraun Elkarteko  ordekariekaz batu zan arraun taldearen egoitzan bertan. Arraun taldearen nondik norakoak  eskeini jakozan Alkateari eta besteak beste 2011. urteko  kudeaketa ekonomikoaren barri emon jakon.
Alkateak  kontu honeek Elantxobeko Udaleko interneteko orrian eskegiko dabezala esan euskun eta gure oniritzia jaso eban. beraz Kudeaketaren barri izan  nahi badozue  elantxobe.eu orrian sartu.

TRAINERUE KAIKUN ETA DEUSTON

Otsailak 25ean Orioko estropada  da hurrengo  estropada baina Artarrik hasi dau bere aurre denboraldia.  kaikuk antlatutako estropada izan zan lehenengo 16.postua lortu zan eta  asteburu honetan  bilboko gabeko estropadan parte hartu da. 6. postuan amaitu da.

beraz geldiro geldiro denboraldia aurrera doie eta prestaketan be aurrera doa trainerua.

BATEL LIGA HASI DA.

Hasi da  batel denboraldi barrije. Batel Ligako lehenengo estropada jokatu zan  zapatun Sestaon eta bertan  4 batel aurkeztu ebazan Elantxobek.
Emoitza aldetik denetarik izan genduan promozioan bigarrenak izan geñin, infantiletan 10.en eta kadeteetan 14.en.





Senior mailan barriz garaipena Elantxoberentzat izan zan.