Páginas

sábado, 23 de julio de 2011

AREETAN TXAPELDUN









Artarrik garaipena lortu dau Areetako estropadan. Elantxobetarrek ia lausegunduko aldea atara deutsoe bigarren geratu dan Ondarruri.






Honenbestez sailkapen nagusian puntu biko aldea dago ondarrutar eta elantxobetarren artean lehenengo posturako lehian.

jueves, 14 de julio de 2011

7. BIZKAIAKO TXAPELKETAN

Artarri 7. geratu da Lekeition jokatutako Bizkaiko Txapelketan. Lehenengo txandan garaipena lortu ondoren Ondarru, Mundaka eta Lutxararen aurretik elantxobetarrek bigarren txandan aritutako Deusto eta Arkote be gainditu dabez.
Garaipena Kaikuk lortu dau bigarren Urdaibai geratu da.

lunes, 4 de julio de 2011

ELANTXOBE ARRAUN ETA ARABERRI MAQUINARIA AURTENECHE









Arraun taldea eta Gasteizko Saski Baloi taldeak bat egin eben Juan Antonio Cortesek gonbidatuta pasadan barikuan. Afarian Araberri SaskiBaloi Taldearen arrakasta ozpatzea zan helburu, besteak beste Maquinaria Aurtenechek babesten dauan taldea LEB ligan izango dalako datorren denboraldian.






Afari batzarrean Jesus Aurteneche eta Aurteneche enpresako ordezkariekaz batera kirol taldeetako ordezkariak egon ziren eta jai giroa izan zan nagusi.

TXAPELDUNAK DONIBANE LOHIZUN ZIBURUN










bermeoarraunargazkiak blog-etik hartutako irudiak. eskerrik asko!





Bigarren garaipena heldu da. Oraingoan lapurdi aldean izan da. Artarrik Donibane Lohizuneko Ikurriña lortu dau. Azken txandan aritu dira Elantxobetarrak oraingoz maialako talderik onenak direnekaz batera. Lehenengo ziabogan ondarru izan bazan lehenengoa be bigarren luzetik aurrera estropada aldatu zan eta Busturialdea nagusitu da. Hortik aurrera aldea nabarmenagoa izan zan. Azkenean 7 segundoko aldea bigarren geratu zan Colindreserie eta ehuneneko batzuk gehiago hirugarren geratu zan Ondarruri. Lider dira Ondarrutarrak 44 puntu daukazie bigarren dira elantxobetarrak puntu bakar batera.

sábado, 2 de julio de 2011

ARTARRI BARRIJE



Eguerdiko hamabiterdietan hasi da "Artarri barrije" bereinkatuteko ekitaldia. Bero handia izan da baiana gende ugari batu da Elantxobeko Igerilekuaren inguruetan. jai giroan Aingeru abadeak Elantxobeko Arraunlariak eta traineru barria bereinkatu dauz. Irabazten jakin eta galtzen be jaki behar dala azpimarrattu dau Abadeak baina beti kiroltazunez eta kirola eginez. Ondoren Elantxobe Arraun Elkarteko bi arraunlarik Zuberoak eta Enekok ohorezko aurreskua dantzatu deutsoe Traineru Barriari. Hamaiketako bategaz amaitu da ekitaldia.