Páginas

martes, 21 de diciembre de 2010

URTE BARRI ON !


martes, 23 de noviembre de 2010

ESKERRIK ASKO GETXO ARRAUN!

Orain hiru urteko ekaitzagaz gertatu zan modure, aurten be Getxo Arraun Taldeak trainerua itzi deusku entrenatu ahal izateko. Traineru itzi ez eze bertan entrenatzeko aukera be emon deutso talde honek Elantxobe Arraun Elkarteko traineruari. Beraz Blog honetatik eskerrak emon gura nahi dautsagu getxoko taldeari, beti izango dogu gogoan egindako mesedea. Talde batek handia dala bere jardun osoan erakusten dau, uretan zein uretatik kanpora ere.

Bihen bitartean berririk ez Elantxobe Arrau Taldearen egoitzan. Ondiño atea bardin dago eta ezin da ontzirik sartu ez atara.

miércoles, 10 de noviembre de 2010

PORTU ITZITA











"Mentrame" Elantxobeko portuko urteera lapatzara jausi da. Bidea moztuta dago ibilgailuentzat, beraz ezin da sartu ez urten portun eta portutik . Lur jausia gaur bertan izan da arratsaldeko 8retan.

KALTEA III




Itsasoa Elantxoben Astelehena Azaroak 9a

KALTEAK III



Arraun elkartean konponketa lanak egiten;


KALTEAKII







Kalte asko eragin ebazan itsasoak arraun elkarteko egoitzan, hor ikusten dogu esate baterako trainerua bera zulatute.

KALTEAK

Elantxobe eta kantauri osoa gogor zigortu dau oraingoan be Itsasoak. Ondorioz Elantxobe Arraun Elkartean beste behin ere kalte handiak sortu dauz urak. Olatuek ontziak gordeten diren bodegako atea apurtu eta kalteak eragin dabez ontzietan. Kalte nagusiak traineruak jaso dauz eta barriz ere konpondu beharra dauaka. Une honetan egoitza guztia hankaz gora dago arraun guztiak gimnasioetan dagoz eta bodegan egoan material guztia egoitzan zehar.
Bestalde ontziak barrun geratu dira atea bertan finkatu behar izan dalako eta orain ezin dalako zabaldu.
Eusko jaurlaritzako portuetako ordezkariekin berbetan egon dira elkartean eta behin eta barriro errepikatzen dan arazo honeri konponbiode bat emon behar jakola azaldu eutsen. honeen erantzuna , " urtenbide gatxa daukala kontuak" , izan zan.

martes, 2 de noviembre de 2010

Lehenengo egune uretan.

Hasi da bai denboraldi barria Elantxobe Arraun Elkarteko gizonezko nagusientzat. Lehenengo itsosorako eguna zapatu izan zan eta arraunlari bt kenduta beste guztiak "propioak" zirela azpimarratu behar da. Aurton KAE ligan Bigarren multzoan ibiliko da Artarri

jueves, 21 de octubre de 2010

NAGUSIAK BE MARTXAN...

Umeekaz, neskakaz eta gazte maialako mutilekaz hasi ondoren seniorrak be martxan hasten dira. Asteburu honetan da hitzordua, zapatun goizeko 10:30etan. Entrenatzaile barria eta prestatzaile barriak bat egingo dabe arraunlariekaz eta urtea zelan planteatzen daben azalduko dabe.
Beraz 2010-2011ko Artarri martxan hasten da.

Jakina arraunean egin nahi badozu, badakizu etorri eta zeu be hasi, beldur barik!

martes, 19 de octubre de 2010

ZORTERIK ONENA!

Aurton eta pasadan denboraldian Artarrin ibilitako arraunlari batzuk Urdaibai taldeak deitu dauz Bermeotarrekin aritzeko denboraldi honetan. Markos Ziarrusta, Xabier Zumeta eta Asier Elkoro dira arraunlari honeek, Bermeo taldeko arraunlariak dira hirurak.
Elantxobetik zorterik onena opa deutsuegu hirurori , ea datorren denboraldian Kontxako Trainerurik onena izan dan Urdaibaien arraun egiteko aukera dozuen, ahalmena eta gogoa seguru inork baino gehiago izango dozuela, animo.

jueves, 14 de octubre de 2010

HASI DA 2010-2011 DENBORALDIA.

Maila txikietan hasi da denboraldi barria Elantxobe Arraun Elkartean. Aurten gainera 7-8 urteko neska mutilak be arraunean dagoz.
Neskak be hasi dira maiala guztietan.
Mutilak gazte maialan be hasita dagoz eta nagusiak urriak 23an dabe hitzordua.
Baten batek nahi badau aurten arraunean hasi badaki elkarteko ateak zabal zabalik daukazala. Etorri.

domingo, 3 de octubre de 2010

DIMAKO BAZKARIA

Egun berezia izan zan atzokoa Artarriko arraunlarientzat.Diman Juananen etxean bazkaria izan eben eta gobidatuta izan ziren taldearen babesleak ere. Arraina izan zan nagusi bazkaritan. Beste behin ere Raulek ezin hobeto prestatutako tximinoiak, arraina, atune eta marmitxe jan zan leku paregabean. Eskerrik Asko Juanan atzo eta urte osoan eskeiniako laguntza paregabeagatik.

viernes, 1 de octubre de 2010

KAE 2ra.

Azkenengo estropadetako emoitza onak ez dira nahiko izan maila mantentzeko eta ondorioz Busturialdea-Elantxobe KAE2 ligan egongo da datorren denboraldian. Alegin honen adibidea da 2009. urtean baino estropada gitxiago jokatuarren , puntu gehiago lortu dauazala Atarrik.Beraz 2009.urteko maila gaindituarren eta aurtengo denboraldian eta ligan bertan atzetik dagozan taldeak izan arren bigarren KAE Ligako bigarren maialan aritu beharko dabe elantxobetarrek datorren denboraldian.
AGURREN GARAIA.
Honebestez agurren garaia da, arraunlari batzuk badoaz, euren elkarteetara bueltatzen dira. Lur, Lander,Asier eta Alain Lekeitiora eta Eneko eta Arkaitz Portugaletera. Eskerrak danori, beti izango zarie Artarri. Eskerrak zelan ez beste guztioi Jon, Markos, Ferni, Beñat, Jon, Rikar, Iñigo...geure julebiñeri Erlaintz, Iñaki, Aitor, Manda, Zubi... eta batez be Fernandori entrenatzaileak agur diñosku aurten, eta azken urteetan egindako lan ikaragarria Arraun Elkarean beti gogoan izango da. Agur diñoskune Txus be bada, eskerrik asko Txus danagatik.
AURPEGI BARRIAK
Agurren garaia da baina baita ere aurpegi berriei ongi etorria emoteko garaia be bai. Aitor Altzibar lekeitiarra izango da hemendik aurrera Artarri-ren ardura izango dauana beraz Ondo Etorria izan Aitor ETA ZORIONAK zuri eta zure emazteari zuen ezkontzagatik.

viernes, 30 de julio de 2010

Barriz Hamen.


Egun batzuetan Blog-a ezin izan dogu barriztu eta hau dala eta gure jarraitzaileei parkamena eskatu beharran gara.
Laburtu egingo dogu azkenengo asteetan gertatutakoa ARC Ligan eta batez be Elantxobe-Busturialdean gertatutakoa.
Orain bi aste Santurtziko estropada jokatu zan eta bertan etxekoak lortu eben denboraldiko lehenengo bandera. Elantxobe-Busturialdea lehenengo txandan aritu zan. Estropada korrenteak baldintzatuta egon zan eta lan ona egin arren azkenengo poztuan geratu zan Artarri.
Baina burua makurtubarik urrengo egunean Orion "kasta" atara eben elantxobetarrek eta estropada bikaina egin ondoren txandan bigarren poztua eskuratu eben Arkoteren atzetik eta Deusto be atzetik itzi eben. Gogoan izan Deustuk Lekeition ekainean joklatutako estropadan ia bi minutuko aldea atera euskula. Estropada honetan Santurtzi izan zan irabazlea.
Eta pasadan astean Lekeitiora buelta geñin. Azkenengo esperientzia txarra zan baina Artarrik argi eban estroapada "klabea" zala. Elantxobetarrek ez eben utzik egin, estropada ederra egin ondoren eta batez be azkenengo luze ikaragarria egin eta gero(estropada osoan laugarren luzerik onena lortu eban Elantxobe -Busturialdeak) txandan garaipena lortu eben eta zortzigarren postuan amaitu eben estropada.
Estropada bi honeen ondoren azken poztutik urten da Artarri eta bere aurretik dagoan Getxo 6 puntutara dago.

Liga erdia bete da eta ondiño ez da ezer ere lortu EZ baina galdu be ezer ez da galdu, asteburu honetan Getxon da zita.

AURRERA ARTARRI. "HASTA LA VICTORIA SIEMPRE, PAUSO BAT BERA BE EZ ATZERA"

martes, 13 de julio de 2010

Azkanengo baiana bizirik.

Camargoko estropada eremu berezian Artarrik 11.postua lortu dau aste honetako bigarren estropadan. Elantxobetarrek Getxo taldeari aurre hartu deutsoe. Talde honek, talde getxoztarrak Lekeitioko estropadan minutu batetik gorako abantaiala atera eutson Artarriri, aurredenboraldiko estropada iza zan bizkaiko kostaldeko herrian jokatutakoa ekainean. Beraz emoten dau geldiro geldiro bada be taldeak hoberantz egin dauala. Halan da be Aurkari nagusiak Arkote eta Trinxerpe ondiño urrun dagoz, plentzikoen kasuan asteburu hau eta gero urrunago.
Hurrengo asteburuko estropadak Santurtzi eta Orio dira.

sábado, 10 de julio de 2010

Hobeto

Artarrik Elantxoben emon eban irudi eskasa atzean itxi dau eta hoberantz egin dau. Trintxerpeko Banderan elantxobetarrek ,estropada ona egin ondoren, etxeko taldea atzean iztea lortu dabe eta Arkoterengandik segundu bira geratu dira. Getxo, be, ez da urrun ibili hiru segundura geratu dira Getxoztarrak. Halan da be plentzikoen aldea handitu egin da puntu bat eta dagoeneko 5 puntutara dagoz trintxerpe barriz puntu bakar batetara. Urrengo estropada Camargon.
Sailkapena eta emoitzak liga.arc.com helbidean

lunes, 5 de julio de 2010

BALIZERUK


hamen deu Elantxobeko balizerun ekipu, lanak amaitzute

domingo, 4 de julio de 2010

CAMARGO


Kantabriako Camargo traineruak lortu dau garaipena Elantxobeko XXIII.Ikurriñean-Urdaibai Bioseferako Sari nagusian. Pedro Gabanchok zuzendutakoak lehenengoak izan dira azkenengo txandan Isuntza, Zierbena eta Santurtziren aurretik eta estropadako denborarik onena lortu dabe. Bestalde etxeko taldea eskaz aritu da eta azkenengo postuan geratu da sailkape nagusian. Lehenego txandan Hondarribia, Arkote eta Trintxerpegaz batera aritu dira eta makal aritu ondoren azken egin dabe.
Ligako sailkapenari begire Isuntza da lider eta azkenengop poztuan dago Busturaldea Elantxobe.

martes, 29 de junio de 2010

Uztailak 4 Domeki Elantxobeko Estropada.


Datorren Domekan Jokatzen da Elantxobeko ikurriñaren XXIII. edizinoa-Urdaibai Biosferako Sari Nagusia. KAE Ligaren hirugarren jardunaldia izango da eta bertamn izango dira Lehenego Multzoko traineruak. Hamabietan hasiko da Lehia eta dagoeneko Elantxoben da irabazleari emongo jakon Bandera.

domingo, 27 de junio de 2010

BIZIRIK







Asteburu garrantzitsu baten aurretik izan gara. Aurredenboraldiko estropada eskaxen ondoren ikustekoa zan lehiaketa ofizialean Busturialdea-Elantxobek emon beharreko maila. Zapatun Donostin azken poztuan geratu zan Artarri, aurrekoekaz denbora asko galduz,20 segundutik gora Arkote eta Trintxerpegaz besteak beste. Halan da be emoitza Mutriku edo Lekeitiokoa baino askoz be hobea izan zan. Baina gaur gauzak aldatu dira eta elantxobetarrak talde bi honeek gainditzea lortu eta txanda irabazteko lehian be borrokan egon dira azken luze erdirarte. Hamargarren postuan amaitu dau Artarrik El rasillo -ko estropada eta honebestez 4 puntu daukaz sailkapen nagusian. Puntu bardinekaz dagoz Arkote eta Trintxerpe azkenengo hiru poztuetan.



Estropada ez ustean Zierbanak irabazi dau, Patxi Francesen mutilak maila bikaina eskeini dabe gaurkoan Errioxan, atzo garaipena Isuntzak lortu eban Donostian jokatutako KAE ligako A multzoko lehenengo estropadan.

domingo, 20 de junio de 2010

UZTAILAK 4 ELANTXOBEKO ESTROPADA.

Uztailak 4-a da eguna. Elantxobeko Traineru Estropadaren ediziño barri bat izango dogu jokoan. ARC ligako hirugarren jardunaldia izango da eta asteburu horretan eta maila honetan jokatuko dan estropada bakarra izango da.
Dagoeneko prestaketa lanakaz hasita dago alkartea, laguntzaileei dirua eskatzen batez be. Ez da ahaztu behar aurten baurrekontua 20.000 euro iugukoa izango dala.
Bihen bitartea datorren asteburuan liga hasten da eta estropadak jokatuko dauz Busturialdeak Donostian eta Errioxako El Rasillon.

AZKENENGO ESTROPADA.







Busturialdea-Elantxobe traineruak aurredenboraldiko azkenengo estropada jokatu dau. Gizakia Fundazioak antolatuta Ibaizabal Ibaiaren uretan jokatu dan spring estropada izan da. Artarrik hiru estropada burutu behar izan ebazan. 500 metroko txandak izan dira eta sailkapen nagusian azken postuan gertu ba da be, denborak kontutan hartuta Arkote, getxo, Deusto edo Hondarribia b-en parean ibili da trainerua. Kontutan izan behar da, hori bai, estropada laburrak direla eta ezer ikusi gitxi dekoela ohiko estropadakaz. Halan da be azkenengo astean egindako lan gogorra geldiro geldiro bada be nabarmentzen doa.
Estropadako irabazlea Urdaibai izan zan

martes, 15 de junio de 2010

Motrikuko argazkiak





























sábado, 12 de junio de 2010

MOTRIKUKO IKURRIÑA

Aurredenboraldian aurrera jarraitzen dau Artarrik. Gaur Motrikuko Ikurriñan parte hartu dau eta emoitza ez izen arren oneegia trainerua sendotzen doa eta Denboraldirako pausuak emoten. 19. sailkatu da Busturialdea Urdaibaiek irabazi dauan estropada honetan.

viernes, 11 de junio de 2010

ESPAÑAKO TXAPELKETAN ETA ISUNTZAKO IKURRIÑAN



































































AURREDENBORALDIA

Motrikuko ikurriña izango da bihar jokoan gipuzkoako herri honetan eta bertan egongo da Elantxobe-Busturialdea Trainerua. Erlojuz kontra arituko da Illunbegaz batera. Aukera ezin hobea izango dabe Artarriko arraunlariek pasadan asteko itsura kaskarra hobetzeko.
Geldiro geldiro beraz denboraldia eta liga urbiltzen dagoz. Beste lehia bat izango da Gizakia Fundazioak antolatutakoa Ekainak 20ean denboraldia hasi aurretik. Estropada berezia izango da hau "spring" motakoa izango da. Estropadan ACT eta ARC1-eko traineruak parte hartuko dabe eta ETB-n ikusteko aukera izango da.

martes, 8 de junio de 2010

BIGARREN KONSOLAZIO TXANDAN.

Bizkaiko Txapelketa eta Euskadikoa irabazita ezin izan da Espaiñiako Txapelketarik lortu. zapatuko sailkatze estropadan amaitu ziren Bandera barria lortzeko aukerak. Ametsa lehenengo postuetatik kanpo geratu zan, hirugarren txandan eta ez zanez hirugarren geratu ziren trainerilla artean denborarik onena finalerako bidea moztuta geratu zan.
Txandatik txandara izan zan alde nabarmenak kaltetu egin ebazan elantxobetarrak baina halan da be bikain aritu dira txapelketa guztietan. Domekan konsolazio finalean bigarren postua satu ziren helmugan.
Ezin esan bardina Artarri traineruari buruz. Domekan Lekeition lehenengo estropada jokatu eben nagusiek eta oker ibili ziren. Traineru bakarra itzi eben atzetik Bermeok irabazi eban Isuntzako Ikurriñean. Orain Motrikun izango da aukera emoitza txar honeri aurre egin eta benetako maila erakusten hasteko.

BIGARREN KONSOLAZIO TXANDAN.

viernes, 4 de junio de 2010

ESPAÑAKO TXAPELKETA BILLE.

Elantxoben Trainerilletan lortutako Euskadiko Lehenengo Bandera lortu eta gero Espaiñiako bandera da orain helburu. Horretara joan da Elantxobeko ontzia Galiza aldera, Vilaxuan herrira. Bertan jokatzen da txapelketa bihar eta Domekan. Zapatun sailkatze frogak izango dira eta Domekan finalak.
Elantxobetarrak pasadan Domekan Getaria aldean emondako erakustaldia emon eta gero motibazioz eta ilusioz gainezka joan dira eta eurekaz batera guraso eta zaleekaz betetako autobus bat be.

domingo, 30 de mayo de 2010

TXAPELDUNAK


TXAPELDUNAK. Elantxobeko gazte mailako trainerillak historia egiten jarraitzen dau eta Elantxobentzako Trainerilletako Euskadiko Lehenengo Bandera lortu dau. Getaria jokatutako final handian Ondarru, Getaria eta San Pedro izan dira aurkariak. Elantxobetarrek urteera eskasa egin ondoren nagusitasuna erakutsi eben. lehenengo luzeko ziabogan 5 segudukoaldea lortuta gero, estropada guztian eta luzez luze abantaila handitzen joan zan eta azkenean errez 28 aldeagaz nagusitu dira bigarren geratu dan Ondarruren aurretik.
Historia egiten jarraitzeko aukera ezin hobea daukie gazteek, asteburu honetan Vilaxuanen, Galiza aldean, Españako Txapelketa jokatuko dabe.

Elantxobeko neskek be estropada ona egin dabe Bizkaia ontziagaz. hirugarren geratu ziren Federazio trofeoan kaiku eta orioren atzetik.

sábado, 29 de mayo de 2010

Final Handian.

Elantxobeko gazte mailako trainerillak finalerako txartela lortu dau gaur Getarian kanporaketako denorarik onenagaz.
Lehenengo txandan egin dabe abant "Makesek". hasiera batean Ondarrugaz izan badabe lehia be, bigarren luzetik aurrera erlojuz kontra ibili dira. Azkenean bere txandan lehenengo sartu dira , egindako denbora 14:40.
Bigarren txandan izan dira faborito nagusiak Arkote, San Pedro eta Getaria. Honeek argi izan dabe elantxobetarren denbora. 14:40 hori hobetu behar zan. Lehia estua izan da gipuzkoarren artean baina ezin izan dabe denbora hobetu.Halan da be biharko finalerako txartela lortu dabe biek. Arritzekoa izan dana txanda honetan Arkotek egindako lana izan da, plentzikuk atzean geratu eta Bizkaiko Txapelketan bikain ibili ondoren gaur bigarren luzetik aurrera jausi egin dira eta, ezinean, finaletik kanpo geratu dira.
Azkenean Elantxobegaz batera Ondarru egongo da final honetan eta bizkaitarrakaz batera San Pedro eta Getaria.

jueves, 27 de mayo de 2010

EUSKADIKO TRAINERILLA TXAPELKETA.

Asteburu honetan Getarian Euskadiko Trainerilla Txapelketa izango da jokoan. Bertan izango da Elantxobe Arraun gazte mailako trainerillagaz. dagoeneko badakigu zeintzuk izango diren Txapelketan eta maiala honetan izango diren ontziak Elantxobegaz batera Bandera irabazteko pelikan egongo direnak, honexek dira:

Ur Joko
Ondarroa
Bermeo
Arkote
Getaria
San Pedro.

Bestalde batetik Elantxobeko neskak be Txapelketa honetan izango dira, kasu honetan Bizkaia Ontziagaz arraunean. Goretti eta Usue dira trainerilla honetan parte hartzen daben neskak. Bizkaiagaz batera Kaiku, Getaria, Zumaia, Orio, HibaikaTolosaldea eta Koxtapek parte hartzen dabe txapelketan.


Estropadak Zapatu eta Domekan jokatuko dira eta bi egunetan 17:30etan hasiko dira..

miércoles, 26 de mayo de 2010

BABESLE BARRIA




Aurteneche Maquinaria dogu Elantxobe Arraun Elkarteko babesle barria. Akordioa aurten siñatu da eta etorkizunari bgira egindakoa da. Gasteizko enpresa dogu Aurteneche eta Excavadorak eta era honetakko makinak alokatu eta saltzen dauz.


hona hemen babeslearen izena Artarrin ipini zen uneko argazkiak.

lunes, 24 de mayo de 2010

HARRERA




Elantxobeko herriak harrera berezia egin deutsie Bizkaiko Txapedunei. Lagun asko batu ziren Trainerilla eta honegaz batera Ondarrutik herrira heldu zan karabanari ongi etorria emoteko. Txaloak eta animo garrasijek kofradiako " sirenagaz" batu ziren eta momentu unkigarriak bizi ziren.
Bandera Arraun Elkarteko "balkoien" dago.

domingo, 23 de mayo de 2010

TXAPELDUNEN IRUDIAK.











TXAPELDUNAK

Elantxobeko gazte mailako trainerillak Bizkaiko Txapelketa irabazi dau gaur Ondarrun. Estropada azkenengo luzean erabaki da. Elantxobetarrek azkenengo luze honetan hartu dabe estropadaren burua lehenengo hiru luzeetan Arkoteren atzetik joan eta gero. Azkengo metroetan Plentzitarrek estu hartu dabe elantxobetarren trainerrilla baina honeek ez dabe amore emon eta azkenean garaipen handia lortu dabe. Bigarren Arkote geratu da eta hirugarren Ondarru salkatu da. Ondarrutarrek, gaurkoan beintzat, ez dabe azkenengo estropadetan emoneko maila erakutsi eta bigarren luzetik aurrera atzean gertau dira, laugarren bermeoko ontzia sailkatu da. isuntzak ez du parte hartu finalean sailkapena lortu arren, atzo auto istripua izan ebelako arraunlari batzuk Ondarrutik Lekeitiorako bueltan. Arraunlariren bat be saurituta gertatu zan, zorionez ez da ezer larririk eta Euskadiko Txapleketan egotea be itxaroten dogu.

Emoitza guztiak arraunbizkaia.com helbidean

sábado, 22 de mayo de 2010

finalean

Gazte mailako trainerillak Bizkaiko Txapelketako finalerako txartela lortu dau. gaur zan dira sailkatze estropadak eta finalerako txartela lortu dabe elantxobetarrek. arazorik ez da izan eta bihar goiz partean Ondarru eta Arkote izango dabez aurkari nagusiak.

jueves, 20 de mayo de 2010

eskerrik asko

Asteburuan estropadak izan doguz Elantxoben. bertan egon dira Bizkaiako talderik gehienak euren trainerillakaz.
Egin behar izan dan lana handia eta gogorra izan da baina bete da eta gainera ondo bete be.
halan da be hurrengoan hobeto egingo dogu seguru.
Idatzi honen bitartez antolaketa lanetan ibili zarien guztioi eskerrak eman gura deutsie arraun elkarteak. Beste behin ere BIKAIN egon zarie.

Eskerrik asko eta Zorionak , egindako lanagatik!

domingo, 16 de mayo de 2010

TRAINERILLAK ELANTXOBEN

Bermeoko ontziak izan dira asteburuan protagonista Elantxobeko uretan jokatu diran Bizkaiko ligako 5.eta 6. jardunaldian. Bermeotarrek Zapatun lehenengo hiru postuetan kokatu ziren eta Domekan be garaipena urdinentzat izan zan Jose Luis Kortaren Kaikuren aurretik. Jose Manuel de Franciscoren mutilak jaun eta jabe izan dira eta bardin izan jake eguraldi ona zein txarra izan.
Eguradia be protagonista izan dogu estropada bietan eta zapatuan ia bertan behera geratu zan estropada baldinta txarrengatik. Azkenean jokatu zan estroapada eta proba kusgarria izan zan. Patroiak eta arraunlarian baldintza txarren kontra pelikan gogor aritu zien eta ikuslearentzat hori ederra izan zan. Domekan baldintzak nahiko hobetu ziren.

Gazte maialan Elantxobek lortu eban garaipena zapatuko estropadan. Lehenengo kaletik bikain aritu ziren elantxobetarrak eta Ondarruri bigarren geratu zan taldeari ia 40 segunduko aldea atera eutsoen. Domekan postuak aldatu ziren eta Ondarrutarrak izan ziran garaile, Elantxobe bigarren ia minutu erdira geratu zan.

Datorren astean Bizkaiko Txapelketa jokatuko da Ondarrun eta faboritoak senior maialan Bermeotarrak dira Kaiku bastertu barik. Gazte maialan Elantxobe eta Ondarru dira faborito nagusiak.

viernes, 7 de mayo de 2010

Ez da Elantxobeko Udalaren 2009.urteko dirulaguntzarik egongo

Elantxobeko Udalak gutun baten bitartez baieztatu dau emoteko egoan 2009.urteko dirulaguntza ez dabela emongo. Gogoan izan 1.800 dirala Elantxobeko Udalak Elantxobe Arraun Elkarteari emon beharrekoa, ba azkenean ez da diru sarrera hori izango elkartean. Krisi ekonomikoa dala honen erruduna be badiñoe gutunean Elantxobeko Udaleko arduradunek.
Idatzian esaten da alegindiuko direla Udaletik 2010.urteko laguntzak emoten.
Azkenengo 20 urte honeetan Elantxobeko Udalak 3.600 euro emoten izan deutsoz Elkarteari urtero 1.800 euroko bi zatitan bananduta. Honegaz batera Estropadako Bandera ordaintzen izan dau, 1.034 euro azkenengo urtean.

Trainerillak Ondarrun.

Asteburu honetan Bizkaiako Trainerilla Ligako jardunaldia jokatuko da Ondarrun. Bihar bertan izango da eta Elantxobek hiru ontzi atarako dauz. Alde batetik gazte maialako trainerilla eta bestetik nagusien maialan ontzi bi izango dira estropadan.
Neskak be bertan izango dira kasu honetan Arkoteren izenagaz egingo dabe arraunean Federazioagaz lortutako akordioak diñon modura.

miércoles, 5 de mayo de 2010

ARC LIGA


PASAI DONIBANE KOXTAPEK GAUR BERTAN BAIEZTATU DAUANEZ EZ DAU b TALDEA arc LIGAN IZANGO. Hasiera batean izena emonda egon bada be azkenean pasaia aldeko taldeak ARC Ligako arduradunei esan deutse bigarren talderik ez dabela izango uretan, aurten beintzat.
Gogoan izan Pasai Donibanek pasadan urtean ACT Ligarako txartela lortu ebala denboraldi bikana burutu eta gero. Ondoren zuzendaritza aldaketa etorri da. Pako Prieto historikoak taldea itzi dau eta orain beste lan talde gazte bat ari da lanean bertan Etxabe bera Kirol Zuzendari legez nagusi dala.
Fitxak 140 inguru daukiez honeetako asko gisonezkoetan senior mailan, 40 inguru. Zenbaki honeek ikusita pasaitarrek bigarren taldea atarateko asmoa agertu eben, ARC Ligan izena be emon eben eta kuota be ordaindu. Baina azkenean ezin izan da eta ARC Ligak bigarren multzoan ez da Pasai Donibanerik izango. Beraz une honetan 16 talde izango ziren izena emonda bigarren multzo honetan.

lunes, 3 de mayo de 2010

Elantxobeko TRainerilla Estropadako Eremua.


Hona hemen Elantxoben Maiatzak 15a eta 16ean jokatuko diren estropaden eremua. Traineru estropadak izaten dauan norabide bardina izango da.
Azkenengo Trainerilla estropada 1993. urtean jokatu zan eta mapa hau ordukoa da.