jueves, 18 de septiembre de 2014

DENBORALDI BARRIA

Konturatu barik denboraldije 2013-2014 amaitu da. Beste behin ere Elantxobe Arraun  ikasturte guztian zehar lanean egon da gure herriko zein inguruetako gazteekaz. Lan gogorra  izan da zalantza barik, eta aurten ganera denboraleak direla eta  gauzak gatzagoak izan dira. Halan da be azkenean lortu dogu bateletan,  maila txikienetatik senior mailararte  egin doguz estropadak.
Trainerilletan be gazte mailako trainerilla bi atara doguz eta senior mailan beste bi eta azkenean Traineru.
Estropadak be antolatu doguz, trainerilletan bi eta Elantxobeko Traineru estropada,  Zumaiak irabazi ebana.
Aurten denboraleak eragindako kaltei aurre egiteko zozketa solidario bat be egin dogu,  txiriondulari, futbolari, pelotari, arraunlari, baskek, motogidari.... bizkaiako eta euskal herriko kirolari askok  emoneko  ekipaziñuk zozketatu doguz  eta denei eskerrak emon behar jakez Arraun elkartearen izenean....eskerrak zelan ez  txartelak erosi daben guztiei... eta arraunlari, entrenatzaile, guraso....zeuoi ezker egon garelako beste urte bete uretan.
Orain denboraldi barria  preparaten hasi behar gara, gogoa eta ilusiñoa  ez dira faltako.

ABANTE BETI ELANTXOBE ARRAUN....ni un paso atras!

martes, 1 de julio de 2014

Hasi da Ligi

Estropada bi jokatu dira aurtengo KAE ligan eta Ohorezko txandan kokatuta dago traineru. Hasiera ederaa izan da 7. zumaian eta 4. Etxin Idar Sarian. Beraz 15 puntugaz 4. Kokatzen gara, 5. Deuen Ondarrugaz bardindute.
Abante beti!

domingo, 1 de junio de 2014

MUTRIKUKO ESTROPADAN

MUTRIKUKO ESTROPADA JOKATU DAU ARTARRIK ASTEBURU HONETAN. ERLOJUZ KONTRA BINAN BINAN TOKA JAKON TRAINERUARI LAN EGITIE TRINTXERPEGAZ BATERA. JUSTUN BADABE TRINTXERPERI AURREA HARTU ETA  ERLOJUZ KONTRAKO TRAINEUEN ARTEAN LEHENA IZAN ZAN ARTARRI. ONDOREN LERROAN JOKATU EBEN TRAINERU BATZUK BE ATZETIK GERATU ZIREN SOTERA(KAE ligan faboritoetako bat) ETA ZIERBENA(TKEko trainerua) ESATERAKO. AZKENEAN SAILKAPEN NAGUSIAN 8.SAILKATU ZAN TRAINERU.

eta sari gehiago

Maritxalaren Konkiseko mutxilli Bilbora

Igor Antonen Mailota Elantxoben
Errealeko kamiseti Artiara
berazaluzen kamiseti Bermiora

jueves, 29 de mayo de 2014

sari gehiago banatu doguz

Etxeitaren kamiseti Deustora.
Ibai en kamiseti Forure

Iraizozena Lekeitiora

miércoles, 21 de mayo de 2014

Hasi gara zozketakao materiala banatzen

ZOZKETA EGUNEAN

ERREALEKO KAMISTA BAT MIKELENA
ansotegin kamiseti Lekeitiora.


Fiton kamiseti eta kepise, laidara
Peio Bilbaoen Kasku

domingo, 18 de mayo de 2014

ESKERRAK DANORI.

GAUR EGIN DOGUN ZOZKETAGAZ AMAITU DOGU ORAIN HILABETE BATZUK HASI GENDUEN ELANTXOBE ARRAUNEN ALDEKO KANPAIÑIA.
IDEIA ARRAUNLARIENA EURENA IZAN ZAN, GAUZA BARRIA ZAN GURETZAT, EZ GENEKIEN ONDO ZERTAN SARTZEN GEÑIN BE. GERO KIROLARI, ARTISTA, PERTSONAI EZAGUNAK, PRODUKTORAK....DENEK BULTZADA HANDIA EMON EBEN EUREN KAMISETA, TXAPEL, MAILOT, KASKO,TXARTEL....EMONDA ARRAUN TALDEARI ZOZKETARAKO ETA ONDOREN ZUEK DANOK, TXARTELA EROSI DOZUENOK....DANON ARTEAN LORTU DOGU ETA 11.000TIK GORA TXARTEL SALTZEA.
 ELANTXOBE ARRAUN ELKARTEAREN BIZI IRAUPENERAKO EZINBESTEKOAK DIREN 11.000 ELKARTASUN  BULTZADA.
 HORREGATIK ZURI, BAI ZURI,.... HAU IRAKURTZEN BAZEUZ , ESKERRAK EMON GURA DEUTSUT;
 ZURI ESKER, ONTZIAK KONPONDUKO DOGUZELAKO, ESKERRAK ZURI, BAI ZURI, ARRAUN BARRIAK EROSTEKO AUKERA IZANGO DOGULAKO,UMEEK ETA NAGUSIEK ARRAUNEAN ETA KIROLA EGITEN JARRAITZEKO AUKERA IZANGO DABELAKO ELANTXOBEN, GERNIKAN, HEMEN INGURUAN...
AZKEN FINEAN,   ESKERRAK ZURI, EROSI DOZUN TXARTEL HORRERI ESKER ,BIHAR GURE ELKARTEKO ATEA AL IZANGO DOGULAKO ZABALDU,...

 ESKERRAK EMOTENTSUTEZ ELANTXOBE ARRAUNEN IZENEAN

Patxi Egurrola